sábado, 16 de noviembre de 2013

FRONTOI BEREZIA

              
                     
SAN NIKOLASEKO FRONTOIA








Blog honetan,  San Nikolaseko frontoi bereziaren ezaugarriak erakutsiko dizuegu baita euskal pelotak Algortako  kulturarekin duen erlazioa ere.





HISTORIA:

Algortarrek “plazako frontoia” izenez ezagutzen zuten. Dokumentuei esker jakin da bertan 1929tik “esku pelota” partidak jokatu zirela.
Batzuetan ikusle gehiegi gerturatzearen ondorioz, jokalariek ezin zuten askatasun osoz jolastu eta hainbat pilotari lesionatzera heldu ziren.
Arazo horiek ekiditzeko egurrezko tribuna bat eskatu zuten jendea eserita edota zutik egon ahal izateko eta era berean jendea kantxan ez sartzeko. Frontoiaren eskumako aldean hesi bat jarri zuten zutabeen atzetik eta geroztik egun euritsu bat izanez gero, partiduak bertan behera utziko zirela erabaki zuten.
Frontoien neurriak eta instalazioaren ezaugarriak zirela-eta, beste frontoietara joaterakoan nahiz eta aurkarien pareko indarra izan, normalean  irabaztea kostatzen zitzaien.


JOKAMOLDEAK:

  • San Nikolaseko  frontoian gomazko paletarekin(egurrezkoa) jokatzen da, euskal pelotaren modalitate bat dena eta partiduak binaka egiten dira. Zenbaitetan, ikusi egin da 1x1en kontrako partiduak, baina azalduko duguna eta torneotan jokatzen dena kolaborazio-oposizio jokoa izaten da. 
  • Euskal jokamolde mota hau ez zuzena da, kolpe bakoitzean pelota frontisera bideratuko da eta honen errebotearen ondoren, aurkariak joko du pelota.

JOKALEKUA:  

Lurra harrizko lausaz osatuta dago eta beraz botea irregularra izan daiteke, batez ere eskumako aldean non lurra higadura handigoa duen ezkerreko paretatik gertuago jolasten delako. Zabaila egurrezkoa da eta bertan pilotak jotzen badu frontisa jo aurretik edo ondoren  txarra izango da. Altuerak ez ditu 5 metroak pasako.Argiek jokoan parte har dezakete, hau da, pilotak bertan jo ondoren eta honek ibilbidea aldatzen badu ontzat emango da . Eskumako aldean zutabeak daude kontra-kantxako marratik gertu eta hauetan ere pilotak jo dezake baina lehenago boteak kantxan jo behar du. Txapa burdinezkoa izan ordez margotuta dago eta pilotak bertan jotzen badu ez da txartzat hartuko. 





  • Paleta jokamolde honetan, materiala ezaguna da eta aldi berean berezia. Alde batetik, gomazko paleta erabiltzen da eta pelotak tenisekoak izaten dira. Frontoiaren tamaina dela-eta ezin da gomazko pelotekin jokatu, partidua jokatzeko ezintasuna nabaria izango baitzen. Bestetik,jokalariak pelotarekiko duen erlazioa jotzea edo kolpatzea da, pala eskuan edukita(eskuz alda daiteke).
                                     
          
        



SAKEA ETA ERRESTOA:  

Sakea 2.koadrotik (labur jartzen du) egingo da eta kuadro hau gainditu behar du. Hainbat sake daude: alde batetik, beheko jarrerarekin egiten direnak, pilotak ezker horma eta frontisa ukitzen dituenean eta bestetik sake arrunta. Sakeak eta errestoak beti eskuin aldera bideratzea saiatzen dira, zutabearen oztopoaz baliatzeko oposizioan.
Errestoa sakearen arabera izango da, baina gehienetan pelota kantxan punpatzea espero  da, pelota kolpatzeko.


PUNTUAZIOA:

- San Nikolaseko frontoian  helduen artean 22 tantorako partiduak izaten dira, hau da, 22  tanto egiten duen  lehenengo bikoteak irabazten du. Haurren torneoetan aldiz, 18 tantorako partiduak izaten dira, haien partiduen iraupena luzeagoa delako.  Puntuazio sistema honetan ez dago denbora mugarik.

JOKO EKINTZA:

-NORK SAKATU?

Pala jokamolde honetan, edozein jokalarik egin dezake sakea baina orokorrean, aurrelariek sakatu egiten dute, lehen aipatu dugun marratik, 2 tik. Sakea 2. marra horretatik pasatu behar da; errestoa, ordea, edozein izan daiteke.


-SAKATZAILEEN ETA ERRESTOKOEN KOKAPENA:



Sakatzailea eskuinean kokatu egiten da, zutabeen ondoan eta errestokoek bi posizio desberdin izango dituzte, espazioa banatzeko asmoz: aurrelaria frontisaren hurbil kokatuko da ezker hormaren ondoan eta atzelaria, aldiz, zutabeen ondoan atzeko espazioa babesten.


  • Frontoi hartan jolasteak bere alde txarrak zituen, zabail baxu harekin jolasten ohituta zeudenez, ez zuten pilota goregi botatzen eta beti erdirantz edo beherantz botatzen zuten. Beraz egin ohi duten kolpea baxua izaten da, teilatuan ematea txarra  delako. Horrez gain, kolpe horrekin gehien egiten den jokaldia hormabiko baxua da, txaparen gainetik altuera gutxira (txapa ez da txarra) edo zabaleran botatzea, zutabeak han egotea zailtasunak sortzen dituelako jokalariengan.



 JOKO TESTUINGURUA:

  • Betidanik, parte hartzaileak gizonak izan dira, gizon helduak hain zuzen ere. Lehen, beste herrietatik zetorren jendea frontoi honetan jokatzeko asmoz, baina azken bolada honetan, herriko jendeak baino ez du jokatzen. Garrantzi handiko herri frontoia zen baina egin ziren obrak direla eta, nagusitasuna galtzen joan da eta torneoetan, gaur egun, ezkondutako gizon helduak baino ez dira aritzen.

  • Frontoiaren kokapenari dagokionez, Frontoia Algortako San Nikolas plazako arkupetan dago kokatuta, Algortako erdigunean eta hortik dator bere izena. Teoriaz ez du izen finkorik, berez herriko frontoia deitzen diote. Frontoi honen berezitasuna bere gainean herriko udal liburutegia kokatuta dagoela da,beraz, oso leku jedeztatua izaten da  egunero.


  • Pilota zaletasunak igoera handia izan zuen eta igandero jolasten zen goizeko 10etatik eguerdiko 13tak arte. Partida horiek lagunen artekoak izaten ziren. Partidak jokalariengandik antolatuak izaten ziren eta partidan geroko ardoa edo bermouth-a jokatzen zuten.







GAUR EGUN:

Gaur egun nahiz eta frontoia itxita egon den denbora luzean zehar Getxo Antzokiko lanak direla eta, tradizioak tinko jarraitzen du.

San Nikolas plazako udal frontoiak  ateak ireki ditu berriz ere, denbora luzez itxita egon ostean. Herritarren eskaerei eta Udaletxeko esfortzuei esker lortu da frontoia berriz ere zabaltzea. Frontoiak hasierako itxura berreskuratzeko asmoz margotu behar izan dute eta lurreko harriak ere hainbat tratamendu  jasan ditu.
Frontoia irekitzearen arrazoi nagusietako bat ekainean egiten den San Nikolas pala txapelketa izan da, txapelketa hau egitearen proposamena Getxoko Esku Pilota eskolaren eskutik etorri da.




  • TORNEOA:

    Pala txapelketek tradizio handia izan dute  San Nikolaseko frontoian. Lehenengo txapelketak 1968an hasi ziren eta urtero ekainean torneoak egin ohi ziren. Txapelketa horietan, parte hartzaileak inguruko jendea eta herriko jendea izaten ziren eta euren partiduak haien artean antolatzen zituzten. Herriko txapelketak ziren eta ez zuten dirurik apostatzen, ondo pasatzea eta harreman onak sortzea zuten  helburu. Txapelketa hauetan oso pelotari garrantzitsuek parte hartu zuten, haien artean, Pedro Mari Zabala, Aristegui...





http://www.youtube.com/watch?v=Ps_Ux9y1T_k&feature=youtu.be
  • Bibliografia:
-http://getxosarri.blogspot.com.es/2013/06/los-pelotaris-de-la-plaza-de-san-nikolas.html

-http://www.getxo.net/es/urbanismo/noticias/46

- elkarrizketa  Fadura kirol  zuzendariari: Gorka Zabalari.















NOEMI PINTO 
KELEN ORTUZAR
ANDER GOROSTEGUI
MIREN LIZUNDIA









9 comentarios:

  1. Egia esanda,blogaren egitura ez da oso txukuna ,goiko partean sarrerak egotea komenigarriagoa baita. Hala ere, behin bloga orokorrean ikusita gauzak aurkitzeko errazak dira (Izenburua oso ondo ikusten da).
    Informazioari dagokionez nahiko eskasa da, egia bada ere frontoia honi buruz aurkitzea zaila baita esperientzi propioz dakidanez, frontoi honi buruzko lan bat egin baitnuen. Hala ere, nahiz eta eskasa izan, dagoen informazioa ondo idatzita, banatua eta azalduta dago .Ez dago elkarrizketa zuzenik nahiz transkribatutakoa, baina hala ere argazki batek dioen moduan Gorka Zabalarekin elkarrizketatu ziren informazioa ateratzeko.
    Bi informazio-iturri erabili dituzte: elkarrizketa eta artikuluak
    Garatutako informazioa nahiz eta eskasa izan, egokia da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio.Edukien garapena ona da, batez ere Palaren barnean. Hala ere, jokamolde gehiago dauden aztertuko nuke, informazio gehiago bilatzearekin batera.
    Ez dirudi talde lana izan denik, honen ebidentzi askorik ez baitago.Hizkuntza zuzena da. Idazkera mota nahiko berdintsuak dira. Ia ez da ortografia akatsik aurkitu.
    Frontoiaren aukeraketa zaila da, Algortan zurekin denbora eskaintzeko prest dagoen gendea topatzea saila baita.
    Hau dena esanda, blogaren kalifikazioa 7 bat da.
    Andoni Marcos Mediavilla 2E

    ResponderEliminar
  2. Bloga aztertzean zaila da informazioa topatzea dena jarraian dagoelako. Hala ere, informazioa zuzen eta egoki dago erabilita eta beraz irakurketa entretenigarria da. Informazio iturriak adierazita dago eta hainbat argazkiz eta video on batekin osatuta dago. Dena den, infromazio nahiko faltatzen dela deritzot: tantoa irabazi eta galtzeko erak eta marra dagoen ala ez ez dute zehaztu. Argazki batzuk behar dira edo bideo batzuk non taldekide guztiak ikusteko, eta lan taldea egon dela ikusi ahal izateko.Gainerakoan, hau da, jokok ekintzan eta testuinguruan ondo dago lana eginda.
    Kontuan izanda hobetzekoa ordena bereziki dela 7,7 bat jarriko nieke.
    Mikel Zuriarrain euskarazko taldea 2.E

    ResponderEliminar
  3. Bloga ebaluatzeko orduan, eta ebaluazio-irizpideak kontuan hartuta, informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte informazioa lortzeko (bibliografian argi ikus daitekeen bezalaxe). Hala ere, eta eduki guztiei erantzun arren, informazio kopurua eskas geratzen dela aipatuko nuke. Hainbat IKT erabili dituzte, nahiz eta bideoa tranpa txiki bat den argazkiak besterik ez direlako agertzen (musikaren laguntzaz); egileak agertzea azalpen txiki bat ematen ez legoke txarto egongo.
    Bestetik, informazioa topatzea nahiko zaila da; blog osoa sarrera bakarrean egin dutelako. Baliteke argibideren bat edo sarrera gehiago erabiltzeak erraztasun handiagoak ekarri izana. Ortografia aldetik ez daude akats askorik, hala ere ordenagailuko hainat zeinuen erabilera ez dute ondo bermatu (komak...).
    Hau guztia ikusita, nire kalifikazioa: 8.

    Myriam Pereda García - 2E

    ResponderEliminar
  4. Informazio iturriei dagokionez, lan aberats bat dela esan beharra dago, gutxienez, hiru informazio mota ezberdin identifikatu ditut ( argazkiak, hainbat artikulu eta elkarrizketa bat ). Beraz, bikain dagoela esan dezakaet. Bestalde, blogaren edukiak, galderei ongi erantzuten dietela esango nuke, hala ere, nire ustetan, zenbat puntutan informazioa nahastu egiten dute eta puntuak bateratzen dituzte, nahiz eta esteka batzuk ezarri, ez zuten informazio handirik ematen ( nahiko ongi ). Ikt-ari buruz ere nahiko ondo dagoela esan dezaket, izan ere, blogean, argazkiak eta bideo bat erabili arren, ez zait oso didaktikoa iruditu. Batez ere bideoa, argazkiekin egindako muntai bat zena, informazioa handirik eman gabe. Horregaitik, edukiaren punturenbat azaltzen zuen bideo bat faltan bota dut. Blogaren ordenari dagokionez, nahiko pilatuta zegoela iruditu zait eta batzuetan, irakurtzen nengoena atal baten barnean sartzea zaila egiten zitzaida. Izan ere, informazio guztia jarraian idatzia zegoen eta desberdintzen zuen bakarra izenburua zen. Nire ustez, blogaren informazioa esteka ezberdinetan bananduz gero, garbitasun eta erakargarritasun puntu handi bat irabaziko zuen. Gainera, irakurlearentzat askoz ere erosoagoa da. Beraz, nahiko ongi dagoela esango nuke, orden bat jarraitzen duelako baina alde honetatik, hobekuntza nabariak egin daitezkeela uste dut, batez ere, irakurearen mesedetan. Lan honetan kolaborazioa egon dela ematen du. Adibidez, egindako bideoan agertzen diren argazkietan taldekideak elkarrekin azaltzen dira beraz, bateraturik egon direa argi dago. Gainera, uste dut, lana elkarren artean banatu dutela. Nire ustetan, blogaren punturik kaskarrena, hizkuntzarena da. Batzuetan, irakurtzean, nahasmena sortzen zela iruditu zait eta argitasun gutxiko testuak zeudela uste dut. Beraz, nire ustetan, aberastasun handiagoko testu bat lortu ahal zuten. Hala ere, ortografiaren aldetik, ez dut akastik aurkitu. Orokorrean, oso ondo dagoen lan bat iruditu zait, hobetzeko gauzak dituena.

    Blogaren edukiari dagokionez, ondo landuako puntuak dituela esango nuke. Deskribatutako jokoen egitura, joko ekintza, testuingurua.. ondo adierazita zegoela iruditzen zait. Gainera, informazio handia ematen zuen. Garrantzitsua iruditu zait, blog honetan azaltzen zen edukia, gelan eman dugunarekin oso bateratuta zegoela. Adibidez, joko ekintza azaltzerakoan, pilotarien kokapena... nolakoa den azaldu dute, beraz, zehaztasun handia adierazi dute atal honetan. Laburbilduz, edukiaren aldetik oso ondo landuta dagoen blog bat da.

    Blogaren puntuazioa: 7

    Ander Romarate
    2E
    Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien fakultatea

    ResponderEliminar
  5. Bloga ikustean, argi dago informazio iturri ugari erabili dituzuela, gai guztien inguruan informazio ugari baitago. Edukiei dagokienez, jokamoldeaknere nahiko txukun azalduta daude eta hauek ulertzeko baliabide ugari baita. Hizkunzaren aberastasuna nabaria da eta ia ezdaude ortografia akatsik. Ikusten dudan arazo bakarra egituaketarena da, nahiko nahastuta dago guztia segidan egoteagatik.
    Guzti honengatik nire nota honakoa da: 8
    Urtzi Unanue Garcia (1.go mailako euskarazko taldeko ikaslea)

    ResponderEliminar
  6. Blogen iruzkinekin bukatzeko, San Nikolaseko frontoiaren bloga ebaluatuko dut. Blog honetan, informazio guztia hasierako orrian dago jarrita eta ez sarrera ezberdinetan, ikusi ditudan blog gehienetan bezala. Hala ere, informazioa erraz aurkitzen da eduki ezberdineko tituluak asko nabaritzen direlako. Era horretan, azkenean erreferentzietan agertzen den moduan, garatu beharreko informazioa, hiru informazio-iturritik atera dute.( elkarrizketa, blog batetik eta getxoko web orri batetik ) Garatutako informazioa erantzun behar ziren galderei erantzuten dio , baina galdera hauetan informazio gutxi agertzen da, eta gehiago jarri ahalko zela uste dut. Adibidez, egiten ziren jokaldi askorik ez dituzte azaltzen eta noiz jokatu ohi zen aipatzen duten arren, jokatzea debekatuta zegoen egoerak ez dira agertzen, hau da, noiz ezin zen jokatu. IKT-ei buruz, argazkiak eta bideo bat agertzen da, horregatik, teknologia berri hauek edukiak hitzez azaldu ordez edo hitzez azaldutakoa hobeto ulertzeko, gehiago erabili beharko zutela uste dut. Hizkuntzaren erabilera egokia da, blogean jarritakoa ondo ulertzen baita eta ortografia akats garrantzitsurik ikusi ez ditudalako.

    Blogean ikusitako guztia kontutan hartuz, nire nota 8 koa da.

    Asier Gibaja Esteban 1.maila 1.E taldekoa.

    ResponderEliminar
  7. Informazio iturrien aldetik, 3 baino gehiago daudela argi ikusten da eta garatutako edukiek galderari erantzuten. Hori gutxi balitz, atal bakoitza ondo garatu duzue, baina, jokaldien adibideren bat jartzea hobea izango litzateke. IKTen aldetik, 3 baino gehiago daude eta gainera, hauek idatzitakoa hobeto irudikatzen laguntzen dute. Lan hau taldean egin dezutela nabaritzen da eta hizkuntzaren aldetik, oso aberasgarria da eta ez daude akats ortografikorik. Ordenaren aldetik, aldiz, nahiz eta ondo egon, dena jarraian egoteak gauzak aurkitzea zailtzen du eta hori gutxi balitz, irakurleari astunagoa egiten zaio. Askoz hobea izango litzateke ataletan bereiztea dena sarreran jarri beharrean.
    Hau guztiagatik, 8,5 bat ematen diot blog honi zeren eta nahiz eta ordenak fallatu, oso ondo dagoela iruditzen zait.
    Iñigo Sanchez, 1.mailako euskera 2 taldekoa

    ResponderEliminar
  8. Blogaren itxura bertan sartzerakoan oso erakargarria izan da niretzat, eta irakurtzen hasi ahala interesgarria dela iruditu zait. Nahiz eta blog oso luzea ez izan, behar adina informazio aurki dezakezu frontoiari buruz, hau da, informazio zehatza da, leku hau ezagutzeko behar duzuna. Momentu batzuetan informazioaren ordena zein zen jakitea kostatu zait eta , nahiz eta letra koloreak asko ez gustatu, tamaina handian idatzi dute dena eta atal bakoitzari dagokion informazioa irakurtzea erraza egin zait . Irudi eta bideoak erabili dituzte, eta lagungarria egiten da irakurlearentzat, irakurtzen jarraitzera bultzatuz.
    Hala ere, bideoan norbait jokatzen edo frontoiaren zenbait xehetasun agertzea gustatuko litzaidake.
    Bestetik, aipagarria iruditu zait estekak ez erabili izana, baina esan behar dut, ez zaizkidala guztiz beharrezkoak iruditu.Lan talde lan argia eta polita egin dutela uste dut, eta horregatik nire kalifikazioa ondorengoa da, 8 .

    ResponderEliminar
  9. Blog honen ebaluazio irizpideak aztertuz, informazio iturri ezberdinez baliatu direla ikus daiteke, eta gero guztia ondo landu dutela ikusten da. Bloga erraz ulertzen da, akats ortografrikorik gabe. Blogaren banaketa eta ordena ona da, garbi ikusten dira zati bakoitza ondo bereiztuta eta hauen garapena egokia da. Bloga oso zehatza da eta honek erraz ulertzea ahalbideratzen du. Edukiei dagokien galderei ondo erantzuten die orokorrean. Taldeko guztien inplikazioa ikusten da eta horrek lan txukun hau osatuarazi die. Gainera, IKT-en erabilera egokia izan dute. Honetaz gain, frontoiari buruzko xehetasunak ongi azalduak daude, edonork ulertzeko moduan. Lan ona, zorionak!

    Kalifikazioa: 8,75

    Ander Mangas Sueskun
    Euskara taldea 2

    ResponderEliminar