sábado, 16 de noviembre de 2013

FRONTOI BEREZIA

              
                     
SAN NIKOLASEKO FRONTOIA








Blog honetan,  San Nikolaseko frontoi bereziaren ezaugarriak erakutsiko dizuegu baita euskal pelotak Algortako  kulturarekin duen erlazioa ere.





HISTORIA:

Algortarrek “plazako frontoia” izenez ezagutzen zuten. Dokumentuei esker jakin da bertan 1929tik “esku pelota” partidak jokatu zirela.
Batzuetan ikusle gehiegi gerturatzearen ondorioz, jokalariek ezin zuten askatasun osoz jolastu eta hainbat pilotari lesionatzera heldu ziren.
Arazo horiek ekiditzeko egurrezko tribuna bat eskatu zuten jendea eserita edota zutik egon ahal izateko eta era berean jendea kantxan ez sartzeko. Frontoiaren eskumako aldean hesi bat jarri zuten zutabeen atzetik eta geroztik egun euritsu bat izanez gero, partiduak bertan behera utziko zirela erabaki zuten.
Frontoien neurriak eta instalazioaren ezaugarriak zirela-eta, beste frontoietara joaterakoan nahiz eta aurkarien pareko indarra izan, normalean  irabaztea kostatzen zitzaien.


JOKAMOLDEAK:

  • San Nikolaseko  frontoian gomazko paletarekin(egurrezkoa) jokatzen da, euskal pelotaren modalitate bat dena eta partiduak binaka egiten dira. Zenbaitetan, ikusi egin da 1x1en kontrako partiduak, baina azalduko duguna eta torneotan jokatzen dena kolaborazio-oposizio jokoa izaten da. 
  • Euskal jokamolde mota hau ez zuzena da, kolpe bakoitzean pelota frontisera bideratuko da eta honen errebotearen ondoren, aurkariak joko du pelota.

JOKALEKUA:  

Lurra harrizko lausaz osatuta dago eta beraz botea irregularra izan daiteke, batez ere eskumako aldean non lurra higadura handigoa duen ezkerreko paretatik gertuago jolasten delako. Zabaila egurrezkoa da eta bertan pilotak jotzen badu frontisa jo aurretik edo ondoren  txarra izango da. Altuerak ez ditu 5 metroak pasako.Argiek jokoan parte har dezakete, hau da, pilotak bertan jo ondoren eta honek ibilbidea aldatzen badu ontzat emango da . Eskumako aldean zutabeak daude kontra-kantxako marratik gertu eta hauetan ere pilotak jo dezake baina lehenago boteak kantxan jo behar du. Txapa burdinezkoa izan ordez margotuta dago eta pilotak bertan jotzen badu ez da txartzat hartuko. 





  • Paleta jokamolde honetan, materiala ezaguna da eta aldi berean berezia. Alde batetik, gomazko paleta erabiltzen da eta pelotak tenisekoak izaten dira. Frontoiaren tamaina dela-eta ezin da gomazko pelotekin jokatu, partidua jokatzeko ezintasuna nabaria izango baitzen. Bestetik,jokalariak pelotarekiko duen erlazioa jotzea edo kolpatzea da, pala eskuan edukita(eskuz alda daiteke).
                                     
          
        



SAKEA ETA ERRESTOA:  

Sakea 2.koadrotik (labur jartzen du) egingo da eta kuadro hau gainditu behar du. Hainbat sake daude: alde batetik, beheko jarrerarekin egiten direnak, pilotak ezker horma eta frontisa ukitzen dituenean eta bestetik sake arrunta. Sakeak eta errestoak beti eskuin aldera bideratzea saiatzen dira, zutabearen oztopoaz baliatzeko oposizioan.
Errestoa sakearen arabera izango da, baina gehienetan pelota kantxan punpatzea espero  da, pelota kolpatzeko.


PUNTUAZIOA:

- San Nikolaseko frontoian  helduen artean 22 tantorako partiduak izaten dira, hau da, 22  tanto egiten duen  lehenengo bikoteak irabazten du. Haurren torneoetan aldiz, 18 tantorako partiduak izaten dira, haien partiduen iraupena luzeagoa delako.  Puntuazio sistema honetan ez dago denbora mugarik.

JOKO EKINTZA:

-NORK SAKATU?

Pala jokamolde honetan, edozein jokalarik egin dezake sakea baina orokorrean, aurrelariek sakatu egiten dute, lehen aipatu dugun marratik, 2 tik. Sakea 2. marra horretatik pasatu behar da; errestoa, ordea, edozein izan daiteke.


-SAKATZAILEEN ETA ERRESTOKOEN KOKAPENA:



Sakatzailea eskuinean kokatu egiten da, zutabeen ondoan eta errestokoek bi posizio desberdin izango dituzte, espazioa banatzeko asmoz: aurrelaria frontisaren hurbil kokatuko da ezker hormaren ondoan eta atzelaria, aldiz, zutabeen ondoan atzeko espazioa babesten.


  • Frontoi hartan jolasteak bere alde txarrak zituen, zabail baxu harekin jolasten ohituta zeudenez, ez zuten pilota goregi botatzen eta beti erdirantz edo beherantz botatzen zuten. Beraz egin ohi duten kolpea baxua izaten da, teilatuan ematea txarra  delako. Horrez gain, kolpe horrekin gehien egiten den jokaldia hormabiko baxua da, txaparen gainetik altuera gutxira (txapa ez da txarra) edo zabaleran botatzea, zutabeak han egotea zailtasunak sortzen dituelako jokalariengan.



 JOKO TESTUINGURUA:

  • Betidanik, parte hartzaileak gizonak izan dira, gizon helduak hain zuzen ere. Lehen, beste herrietatik zetorren jendea frontoi honetan jokatzeko asmoz, baina azken bolada honetan, herriko jendeak baino ez du jokatzen. Garrantzi handiko herri frontoia zen baina egin ziren obrak direla eta, nagusitasuna galtzen joan da eta torneoetan, gaur egun, ezkondutako gizon helduak baino ez dira aritzen.

  • Frontoiaren kokapenari dagokionez, Frontoia Algortako San Nikolas plazako arkupetan dago kokatuta, Algortako erdigunean eta hortik dator bere izena. Teoriaz ez du izen finkorik, berez herriko frontoia deitzen diote. Frontoi honen berezitasuna bere gainean herriko udal liburutegia kokatuta dagoela da,beraz, oso leku jedeztatua izaten da  egunero.


  • Pilota zaletasunak igoera handia izan zuen eta igandero jolasten zen goizeko 10etatik eguerdiko 13tak arte. Partida horiek lagunen artekoak izaten ziren. Partidak jokalariengandik antolatuak izaten ziren eta partidan geroko ardoa edo bermouth-a jokatzen zuten.







GAUR EGUN:

Gaur egun nahiz eta frontoia itxita egon den denbora luzean zehar Getxo Antzokiko lanak direla eta, tradizioak tinko jarraitzen du.

San Nikolas plazako udal frontoiak  ateak ireki ditu berriz ere, denbora luzez itxita egon ostean. Herritarren eskaerei eta Udaletxeko esfortzuei esker lortu da frontoia berriz ere zabaltzea. Frontoiak hasierako itxura berreskuratzeko asmoz margotu behar izan dute eta lurreko harriak ere hainbat tratamendu  jasan ditu.
Frontoia irekitzearen arrazoi nagusietako bat ekainean egiten den San Nikolas pala txapelketa izan da, txapelketa hau egitearen proposamena Getxoko Esku Pilota eskolaren eskutik etorri da.




  • TORNEOA:

    Pala txapelketek tradizio handia izan dute  San Nikolaseko frontoian. Lehenengo txapelketak 1968an hasi ziren eta urtero ekainean torneoak egin ohi ziren. Txapelketa horietan, parte hartzaileak inguruko jendea eta herriko jendea izaten ziren eta euren partiduak haien artean antolatzen zituzten. Herriko txapelketak ziren eta ez zuten dirurik apostatzen, ondo pasatzea eta harreman onak sortzea zuten  helburu. Txapelketa hauetan oso pelotari garrantzitsuek parte hartu zuten, haien artean, Pedro Mari Zabala, Aristegui...





http://www.youtube.com/watch?v=Ps_Ux9y1T_k&feature=youtu.be
  • Bibliografia:
-http://getxosarri.blogspot.com.es/2013/06/los-pelotaris-de-la-plaza-de-san-nikolas.html

-http://www.getxo.net/es/urbanismo/noticias/46

- elkarrizketa  Fadura kirol  zuzendariari: Gorka Zabalari.















NOEMI PINTO 
KELEN ORTUZAR
ANDER GOROSTEGUI
MIREN LIZUNDIA